Billi Wilder jaunak esana
Referència 1621711.22
Guztiok ezagutzen dugu Billy Wilder. Edo hori dirudi. Bere film luzeen artean pare bat gutxienez izendatzen badakite ikusleek.
Zuzendari izateagatik ezaguna, bere burua gidoilari bezala gehiago ikusten zuen, eta liburuan atal hori zehazki agertzen da. Halaber, Hollywooden jasandako gorabeherak aipatzen ditugu eta baita nola bi gidoilari-kide bikain bere lankide estu bihurtu ziren (hasieran Charles Brackett eta geroago I. A. L. Diamond). Alabaina, zinemaren gunera iritsi aurretik Wilderren ibilbidea Europan oso tirabiratsua izan zen eta Sucha jaioterritik Krakoviara igaro ostean, lehenik Vienan eta gero Berlinen bukatu zuen 1920ko eta 1930eko hamarkadetan. Geroago filmetan islatuko zuen “Wilder ukitu” imitaezina bertan erein zuen. 1933an Parisera iritsi zen eta hurrengo urtean Amerikara jauzi egin zuen, “Hitler jaunaren iritsierak ni joatea bideratu baitzuen”.